Atarikoa Marjinalia Bilduma Liburu azalak Argazkiak Agenda Hitzez24 Ganbara

 

Txoko hau sormena lantzeko erabiliko dut gehienbat. Hau da, nire sormenari nolabaiteko irteera emango dioten testuak jarriko ditut. Normalean, testu laburrak izango dira, liburu gisa argitaratu ezin daitezkeenak, dela laburregiak izateagatik dela beste arrazoiren batengatik. Ganbaratxo honetan, batez ere, idazteko motibazioa bilatu nahi dut, noiz edo noiz zer edo zer sortzeko asmoz: olerki bat, ipuin bat, gogoetaren bat, literatura iruzkin bat edo beste, gizarte-kritika…

***

 

1) Astigar elkartearen aldizkaria urtean behin argitaratzen da, herriko jaiak hasi baino egun batzuk lehenago. Behin, ipuin bat eskatu zidaten eta nik honako ipuin hau bidali nien, eta argitaratu egin zuten:  "Astigarraga zonbi"

2) Gizonok beti izango gara haurdunaldiaren lekuko soilak. Emakumea da une harrigarri horren protagonista handia, dudarik gabe. Idazleei, baina, gustatu egiten zaie besteren lekuan jartzea. Eta hori bera da ipuin honen arrazoia, une batez emakume gazte, haurdun eta ezkonformista baten lekuan geure burua jartzea. Titulua: “Ane haurdun da”

3) Mini extracts from the book Kosmogonia (Kosmogonia liburutik ateratako zenbait mini-ipuin, ingelesez dago): "Mini extracts"

4) Esklabotzari buruz pentsatzen dugunean, bai gizabanako gisa bai herri gisa gugandik urrun dagoen zerbait balitz bezala pentsatzen dugu hartaz. Baina, oraingoan esklaboak gu geu izango bagina? hau da, gatibu daudenak gure gurasoak, gure anaia-arrebak eta gure seme-alabak izango balira...? Hor datza ipuin honen mamia, eta honako titulu hau jarri diot: “Esklabotza berria”

5) Gizarte-kritika: "Zementu gehiagorik ez, please"

6) Orain dela urte gutxi, halako kalapita bat gertatu zen "Euskadi Sariak" gora "Euskadi Sariak" behera. Nik kontuaz neure iritzia jarri nuen idatziz. Ez dakit idazkia inora bidali ote nuen, ala kaxoi batean hautseztatzen utzi ote nuen. Nolanahi ere, hemen duzue: "Euskadi Sariak"

7)  Liburu-iruzkina: "Kriseiluaren argipean"

8) Heriotzari buruz idatzitako kantu, abesti eta elegia guztiak pilatu eta urre bihurtuko bagenitu, gaur egungo finantza-krisiarekin amaitzeko adina diru baietz lortu. Horra hor nire “penita pena” kitatzeko bertso bakan eta apal batzuk: “Doluzko poemak”

9) literatura- iruzkina: "Ogi hutsa"

10) Bertsoak egin nahi, baina ezin. Hala ere, zeinen tentagarri...: "Bertsoak"

11) Ipuin honetako pertsonaiaz gehien erakartzen nauena darion bakardea da, eta bentzututa egotearen haren sentimendua ere bai: "Ze eingo diogun ba"

12) Bi sinopsi, editorearen enkarguz idatzita. Baina ez nintzen ausartu bidaltzera. Zergatik izango zen...?: "Sinopsiak"

13) Hauxe dituzue Hiria argitaletxean argitara emandako Agatha Christie-ren "Gizon Mantsoa" liburuaren hasierako orriak. 1997. urteko bertsioa da eta nik gauza bat esango dizuet argi eta garbi: testu honekin norbaitek arazoak baldin baditu, doala euskaltegira euskaraz (behar den bezala) irakurtzen ikastera. "Gizon Mantsoa"

14) Kritikari buruzko kritika bat duzue hau, erdi txantxetan erdi seriotan egina. Ez egin kasu handiegirik, benetan...: "Gabon eta puzker on"

15) Behin Aragon frantziar olerkariaren olerki bat euskaratzea proposatu zidan EIZIE-k, Senez aldizkarian argitaratzeko. Nik 6 poema bidali nizkien, haien artetik aukera zezaten euren gogokoena. Hemen dituzue: "Sei olerki"

16) Hona hemen aholku-sorta on bat, herriko "atorrante" batzuengandik libratzeko aukera –agian– emango diguna: "Aholkuak"

17) Behin, gurasoetako bat hil zitzaion lagun bati bidalitako sms laburra: "Elegia"

18) Hatsa elkartearen 2010. urteko poesia-kaieran argitara emandako hiru olerki: "3hats"

19) Coalición Política: Reivindicaciones, Propuestas de Programa y Funcionamiento (Ideario político, 4 archivo).

20) Batzuetan, lapitzari punta zorroztu behar zaio. Espiritua pentsamenduaren aurrean irekita izan behar dugula esan nahi dut, zeren altuegi hegan egin ez arren, "pentsatzeak" beti eskainiko baitigu bestelako perspektiba bat, guztiz eskertzekoa izaten dena, bereziki gure garai hauetan, zeinetan telebistak, internetek, play-ak, e.a. gure arreta osoa xurgatzen diguten...: "Pentsamendu txikiak"

21) Albert Camus-en Arrotza liburuak badu liluratzen gaituen misteriozko zerbait, eta horretaz mila bider hitz egin arren, ez dut uste misterio hori guztiz argitara ateratzea lortuko dugunik, gizakiaren barren-barreneko zerbaitekin du-eta zerikusia, eta beste hainbat eta hainbat sekreturekin gertatzen den bezala, hau ere gizakioi ezagutzea debekatua zaigu. Hemen dituzue, beraz, nobela ospetsuaren aurreneko orrialdeak eta "Hiria" argitaletxerako idatzitako bi sarrera (formala bata, ez-formala bestea): "Arrotza"

22) Gizarte-kritika, non ikusten baita zeinen erraza den emandako hitza jatea: "Astigarragako agroaldea"

23) Nagib Mahfuz-en “Mila eta bat gauen gauak” liburua (Txalaparta argitaletxea, 2006) nire eskuetan erori zenean, estetika aldetik eragin zidan zirrara azaltzea, adieraztea benetan gaitza egiten zait. Ez nekien nondik hasi gozatzen: hainbesteko joritasuna, hain ederra eta aberatsa zentzu guztietan, musika bezalakoa zen nire belarrietan, musikarik jasoenarekin alderatzeko moduko gertaera… Ekin nion, beraz, horren alperrikako diren –batzuen ustez– baina nik horren gogoko ditudan nire esaldi-bilketa horietako bat egiteari, eta hemen duzue horren emaitza ez-sistematikoa: "Esaldi ederrak".

24) Gizarte-kritika, non erakusten baita aberastasuna batzuetan ondo pobrea izaten dela: "Marbella"

25) Zeinen politak diren ustekabean sortzen zaizkigun pentsamenduak, bereziki iturik gabeak direnean...: "Hutsunea"

26) Gizarte-kritika, non erakusten baita zeinen praktikoa den kalkulagailu bat beti soinean eramatea: "Pentsioak"

27) Zenbat maite izan dudan nire "Saltzaile baten heriotza", A. Miller-ren antzerki-lan ospetsua. Hiria argitaletxean daukauze argitaratuta. Felipe Juaristik eta Mª Jesus Yarzak lagundu zidaten testua ahal den gehien txukuntzen eta zuzentzen. Ez da atzo goizeko itzulpen-lana halere, aspaldixekoa baizik. Hemen hasierako orriak dituzue: "Saltzaile baten heriotza"

28) Behin Euskal Idazleen Elkarteak poematxo bana eskatu zigun elkarteko kide guztioi, eta nik honako hau bidali nien: "Agendako poematxoa"

29) Nik txakurtxoak oso gogoko ditut. Orain arte bi izan ditut, lehena 14 urterekin hil zen, urte gehiegi pilatu izanaren ondorioz; nire bigarren txakurra, berriz, bizirik dago oraindik, bi-hiru urte besterik ez ditu-eta (berariaz, bizitza luzea opa diot!). Bai, txakurrak animalia zoragarriak dira, baina batzuetan jabeok ez gara ohartzen txakurrak edozein modutan edukitzerik ez dagoela. Eta hain zuzen, horretaz ari da iragarkitxo hau: "Iragarkia"

30) Poetry V liburuko bertsoak kantatzeko soinua duzue honako hau: "Soinua"

31) Gizarte-kritika, non salatzen baita telebista-saio batzuen etikarik eza: "Etikarik eza"

32) Barre egin behar, mundua zeinen negargarria den ez pentsatzeko!. Oso testu laburra da: "Motozerra erabiltzeko hainbat aholku"

33) Batzuetan, ideia bat bururatzen zaigu, eta hasten gara ideia hori gauzatzeko urratsak ematen. Baina, dena prest dagoenean, barruko ahots txiki batek esaten digu hobe dela ideia hori bertan behera uztea, beharbada ez dela horren ideia ona... Nire web gunea aurten berritu dudanean, euskal idazle eta itzultzaileak gune berria ezagutzera gonbidatzea otu zitzaidan, baina azkenean gonbidapena e-posta bidez bidaltzea besterik falta ez zitzaidanean, ideia gauzatu gabe utzi nuen. Beno, gonbidapena hemen behintzat irakur dezakezue: "Gonbidapena"

34)  Hona hemen sortze-nekeei buruzko gogoetatxo bat: "Faltsutasuna"

35) Gizarte-kritika, non batzuen eta besteen miseriak agerian gelditzen diren: "Fuenteovejuna"

36) Liburu-iruzkina: "Eromenaren Mendietan"

37) Nire gurasoak hil eta gero, jarraitu nuen Baionako osaba-izebei urtero-urtero gabonetako zorion-txartel bat bidaltzen, egun batean postalak elkarri bidaltzeari utzi genion arte. Ez dakit honez gero hilak dauden. Ez ditut ahaztu ordea. Osaba Florencio adore handiko gizasemea izan zen, Francoren garaietan antifrankista amorratua, PC-koa, ausarta... Behin, diru pixka bat eman zidan, zera esanez: "Tori, diska on bat eros dezazun". Nik Victor Jararen diska bat erosi nuen; eta orduz geroztik, "Te recuerdo Amanda" abestia beti ibili zait buruan... Bidali nion azken gabon-txartelean hitz hauek idatzi nituen: "Gabonetako postala"

38) Honako ipuin hau "El contador de historias y otros cuentos breves" liburutik aterata dago. Orain dela gutxi, lankide bati pasatu nion, euskaraz jar zezan. E-posta trukaketan hauxe esan nion: "Bai, Mariaje. Ipuina nirea da. Aspaldian idatzi nuen, "El contador de historias y otros cuentos breves" liburuan jasota dago eta ez daukat gogorik nik neuk itzultzeko. Ez dakit, beste euskaldun baten euskara eman nahi diot, ni beti ez azaltzearren leku guztietan edo... Kapritxo bat da. Esan bezala, ez dago presarik. Har ezazu nahi edo behar duzun denbora, zure ohiko lanei lehentasuna emanez, noski. Eta bukatzen duzunean bidali, diru-kontuak egingo ditugu, eta listo. Baina, beno, hitz egingo dugu. Agur". Hark, ordea, ipuina bere alabari pasatzea proposatu zidan, hura bera ere itzultzaile, ikasketadun eta bere ama bezain eskaldun fina izaki. Baietz nik. Oraingoz, hemen duzue erdarazko bertsioa. Ea Mariajeren alabak, Korok, euskarazkoa bidaltzen digun!: "Últimos instantes"

39)  Batzuetan, gauza handi bat esateko, ez dugu hitz gehiegirik behar: "Ia denaren historia labur bat"

40) Behin, zinpeko itzultzaileei buruzko artikulu bat irakurri nuen, eta handik egun edo aste batzuetara –ez dakit– honako testu hau idatzi nuen: "Zinpeko Itzultzaileak"

41) Flash poetikoak han eta hemen topa ditzakegu, baita gutxien espero dugunean ere: "Flash poetikoak"

42) Hitza ematen denean, ez du balio hitza jatea. Beraz, "Últimos instantes" ipuinaren euskarazko bertsioa daukazue hemen, Koro Garmendia Iartzak eginiko itzulpen txukunaren eskutik: "Azken Uneak"

43) Hona hemen beste gonbidapen bat, inora bidali gabe geratu zena: "Gonbitea"

44) Behin, nire lagun Juleni zalantza bat sortu zitzaion, eta nik honela erantzun nion: "Zalantza"

45) Gizarte-kritika: "States of America"

46) Haserretuak (indignatuak) direla eta, azken boladan hautsa majo harrotu dela esan daiteke. Nik ez dakit mugimendu hori politikan gauzatzeko bezain ona izango ote den, hau da, hauteskundeetan noizbait aurkezteko urratsak emango ote dituen. Hobe, hori egingo balute; bestela, trumoi asko... eta euri gutxi! Hasteko, haserretuek egitarau politiko bat zertu beharko lukete, eta badirudi horretan dihardutela. Eskatu ere egin digute herritar guztioi geure harri koskorra ekartzea, eta proposamenak bururatu ahala denon eskura jarri. Ba horixe da nik egin dudana, hainbat proposamen bururatu zaizkit, nire "ametsetako" gizartean gauzatuta ikusi nahi nituzkeenak. Ea zer iruditzen zaizkizuen: "Proposamen-egitaraua"

47) Jakina denez, amestea libre da. Eta nik, oraingoan, euskara batuaz idazten ditugun testuak euskalkietara pasatzeko balioko ligukeen programa informatiko batekin egin dut amets. Badira errealitate bilakatzen diren ametsak. Hortaz, nork jakin...: "Amets egiten"

48) Gaur egun asko hitz egiten da "benetako demokraziaz". Nik gai horri heldu eta gogoeta txiki-handi bat egin dut. Ea zer iruditzen zaizuen: "Benetako demokrazia"

49) Urtero, inoiz hutsik egin gabe, Auxtin Zamora gizon jatorra nitaz gogoratzen da eta bere Olerki Bilduman parte hartzera gonbidatzen nau. Aurten igorri diodan olerkitxoa honako hau duzue: "Gaua amildu baino lehen"

50) Udako oporretan hartu ditudan ezusteko atseginetako bat duzue honako ipuin hau ("ezusteko atesegina" diot, aspalditik ez bainuen ipuinik idazten): "Gizon biluzia baitzen"

51) Liburu-iruzkina: "Ixtorio hautatuak, R. Dahal"

52) Artxibo honetan esaldi askotxo topatuko dituzue, gure hizkuntza-bagajea aberasteko oso-oso interesgarriak: Esaldi Interesgarriak.

53) "Hitz higatuak, zapata-zolak bezain" liburua Marjinalia Bildumara pasatu da.

54) Mingailuzea izatea ez da aparteko nolakotasuna. Ez alferrik, erdal esaera zahar batek ederki dio: "... por la boca muere el pez"

55)  Hona hemen 2011ko udak ekarritako beste ipuin bat. Ezkorra da, baina badu indarra, nire ustez. Ea zerbait esaten dizuen: "Inora ez daramaten bideak"

56) Ni ez naiz bertsolaria, baina izan banintz, nago ez ote nukeen txispa pixka bat izango. Epaitu zuk zeuk: Boteoia

57) Ugariak dira Xerazade zoragarriari buruz entzunak ditugun istorioak, legenda bihurtzeraino ere iritsi zaizkigunak. Gaur, ordea, beste bertsio baten aurrean, bestelako Xerazade baten aurrean jarri nahi zaituztet, ankerkeriaren eta tiraniaren aurkako aldarritzat ere jo daitekeen ipuintxo honen eskutik: Xerazade

58) Hona hemen 2011ko udak ekarritako beste ipuin bat (azkena!). Espero dut odola dela-eta inor burtzoratuta ez geratzea: Jipoia

59) Barra-barra hitz egiten da azken boladan atez ateko bilketa-sistemari buruz. Lehen batean, zaborra biltzeko sistema horren aldekoa naiz, baina planteatuta dagoen bezalaxe ez dut guztiz gogoko. Ondoko artxiboan hobeto azaltzen dut zer pentsaten dudan: Atez ate

60) Atzo Jontxu hila zela jakin nuen. Omenalditxo bat egin nahi izan diot, dakidan moduan: Agur esatea gutxi esatea dek, motel

61) Irène Némirovsky idazlearen "Neska lapurra" ipuina Marjinalia Bildumara pasatu da.

62) Liburu-iruzkina: Hitzen ondoeza, Joseba Sarrionandia

63) Liburu-iruzkina: Zazpi etxe Frantzian, Bernardo Atxaga

64) Liburu-iruzkina: Trapuan pupua, Patziku Perurena

65) Liburu-iruzkina: Bilbao New York Bilbao, Kirmen Uribe

66) Liburu-iruzkina: Euskal Herria Sutan, Xabier Montoia

67) Liburu-iruzkina: Ezer gehiago gabe, Karlos Linazasoro

68) Liburu-iruzkina: Telezailak, Hainbat egile

69) Behin, Euskal Idazleen Elkartetik inkesta moduko bat bidali zidaten, boluntarioki parte hartzeko animatuz ni. Beno, ba, ez dakit inkesta hura nonbait atera ote zen argitara (baietz uste dut); dena den, hemen duzue orduko nire erantzuna: Inkesta

70) Goiko Inkestarekin lotuta, argazki bat eta lerrotxo batzuk eskatu zizkidaten aurrerago. Eta nik ondokoa bidali nien: Argazkia

71) Beste batean, Euskal Idazleen Elkarteak kideongana jo zuen Galeuskarako ideia eske. Nik ez nien ezer bidali, baina hala ere honako ideiak bururatu zitzaizkidan: Galeuska

72) Hatsaren Poesia 2012. urteko kaierarako igorri nituen bi olerkiak dituzue honako hauek: Bi olerki

73) Krisian murgilduta gaudenez, badirudi denoi bururatzen zaigula ideia bikainak kinka larri horretatik ateratzeko. Nik ere ez dut atzean geratu nahi izan...: Krisia

74) Batzuetan, nire adiskide Juliánek galdera interesgarriak egiten dizkit berari sortzen zaizkion zalantzei buruz. Nik ahalik eta hobekien erantzuten saiatzen naiz, beti erraza ez bada ere: "Tropak"

75) Hona hemen olerkitxo bat, Amnesty International erakundearen omenez egina: Poesia herida

76) Aleksandr Nikoalevich Afanasiev errusiar idazlearen "Soldadua eta Herioa" ipuina Marjinalia Bildumara pasatu da.

77) Artxibo honetan koalizioei buruzko gogoetatxo bat daukazue. Erdaraz dago: En favor de las coaliciones

78) Liburu-iruzkina: Atakak, Hasier Larretxea

79) Liburu-iruzkina: Hiru gutun Iruñetik, Patxi Zubizarreta

80) Liburu-iruzkina: Ez duk erraza, konpai. Koldo Izagirre

81) Liburu-iruzkina: Erloju handia, Kenneth Fearing

82) Liburu-iruzkina: Hodeien adorea, Joseba Peña

83) Liburu-iruzkina: Erretzaileen eremua, Jon Alonso

84) Liburu-iruzkina: Bermeo Basatia, Paul Henri Capdevielle

85) Liburu-iruzkina: Lehorreko koadernoa, Anjel Lertxundi

86) Liburu-iruzkina: Txantxetan ari zara, Tanner jauna? Jean-Paul Dubois

86) Liburu-iruzkina: Letrak kalekantoitik. Anjel Lertxundi

87) Atzerriko hizkuntzak praktikatu egin behar dira; bestela, nekez ikasitakoa erraz ahaztuko baitzaigu. Gainera, hizkuntza bat (atzerrikoa zein etxekoa izan) ez da inoiz "zeharo" ikasten. Eta atzerriko hizkuntzen kasuan, askoz gehiago da ikasten ez dena ikasten dena baino. Hori dela eta, noizean behin frantsesez irakurtzea gogoko dut, batetik, nire frantses kaxkarrari eusten laguntzen didalako, eta bestetik, frantses liburuek kultura interesgarri batekin harremanetan jartzen nautelako. Azken boladan frantsesez irakurri ditudan liburu batzuen zerrenda daukazue jarraian: Zerrenda

88) Euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko gaur –urtarrilak 12– Bilbon deituta dagoen manifestazioarekin nik ere bat egiten dudala adierazi nahi dut, neure bedeinkapena inori ematen ez badiot ere: Urtarrilak 12

89) Liburu-iruzkina: Batak ez du bestea kentzen, Gerardo Markuleta

90) Liburu-iruzkina: Zaharrak ez zuen hil nahi, Gaizka Zabarte

91) Liburu-iruzkina: Idazleei galdezka, Euskal Herriko Unibertsitatea

92) Liburu-iruzkina: Ezjakintasunak, Gerardo Markuleta

93) Liburu-iruzkina: Poetikak & Poemak (Heredia, Meabe, Sarrionandia, Suárez eta Uribe)

94) Liburu-iruzkina: Whiskey koloreko gauak, Paddy Rekalde

95) Liburu-iruzkina: Souvenir, Castillo Suarez

96) Liburu-iruzkina: Sinplistak, Hodei Etxarte

97) Liburu-iruzkina: Mussche, Kirmen Uribe

98) Liburu-iruzkina: Atzerri, Mikel Anza

99) Liburu-iruzkina: Kartzelako poemak, J. Sarrionandia

100) Liburu-iruzkina: Skanerra, Leire Bilbao

101) Bihar maiatzaren 1a da eta nire ustez denok ahalegindu beharko genuke proposamen bat edo beste egiten, batez ere langabeziaren tasa ikaragarri altua jaisten saiatzeko: Maiatzaren 1a

102) Liburu-iruzkina: Twist, Harkaitz Cano

103) Liburu-iruzkina: Bulkada, Jon Benito

104) Liburu-iruzkina: Hamasei ipuin amodiozko, Xabier Mendiguren

105) Liburu-iruzkina: The Curious Incident of the Dog in the Night-Time, Mark Haddon

106) Liburu-iruzkina: Kaleidoskopioa, Joxemari Iturralde

107) Liburu-iruzkina: Iturrino Handia, Hasier Etxebarria

108) Orain dela hilabete gutxi, inkesta labur bat bidali zidaten Euskal Idazleen Elkartekoek. Hona hemen galdera-erantzunak: galderak

109) Liburu-iruzkina: Inon Izatekotan, Juan Luis Zabala

110) Liburu-iruzkina: Fikzioaren Izterrak, Ur Apalategi

111) Liburu-iruzkina: Libreta Horiko Poemak, Pako Juaristi

112) Liburu-iruzkina: Spray, Paddy Rekalde

113) Askotan esaten denez, irudi batek mila hitz (edo hamaika bat, gutxienez) balio ditu. Ez dakit hori horrela den ala ez. Epai ezazue zuek zeuek: "El dolar leiden"

114) Honako testu hau nire osaba Florencio Velázquez Montejoren omenez idatzi dut. Lapurdiko emakume batekin ezkondua, Baionan bizi zen. Oso gizon adoretsua zela frogatu zigun; frankismoaren garaietan biziki arriskatu zen, PC-ko militante aktiboa izan zelarik. Horrez gain, berez gizon eskuzabala eta oso atsegina  zen. Niri oroitzapen ederra utzi zidan. Aurten hil zen, 94 urterekin, uste dut. Miarritzen erraustu zuten, udako egun batean, goizeko 11:00etan. Ez nintzen azken agurra ematera joan, baina Sagueseko auzoan (Donostia) zain egon nintzen goizeko 11:00ak arte, eta orduan, hondartzara jaitsi eta begiak barrurantz bildu nituen...: "Florencio"

115) Demagun une batez nobela bat idatzi dudala eta horrela hasten dela: "Goiz eguzkitsua zen..."

116) Uda honetan hiru liburu irakurri ditut frantsesez; hona hemen iruzkintxo bana haiei buruz: "Udan frantsesez ere irakurtzen"

117) Honako artxibo hau Marjinalia Bildumara pasatu da.

118) Orain dela zenbait hilabete, poematxo bat jaso nuen lagun zahar batengandik. Gazteleraz bidali zidan, eta niri euskarara pasatzea otu zait. Polita da, sentimendu handikoa, nire lagun Maitinak bere bizilaguna galdu baitzuen urte batzuk  lehenago, eta haren heriotzaren urteurrenean idatzitako poesia duzue honako hau: "Hementxe nire ondoan"

119) Iazko Gabonak aldera, Hatsa elkarteko Auxtini bidalitako agurra: Agurra

120) Liburu-iruzkina: Pasaia Blues, Harkaitz Cano

121) Kolonoskopia bat egin dutenek ziur aski ondo ulertuko duten idazkitxo bat duzue honako hau (erdaraz idatzia): Colonoscopia

122) "Hitz gutxirekin esanak - I" txiste-bilduma. Artxibo hau Marjinalia Bildumara pasatu da.

123) IVAP: Concurso de Traducción año 2012 - Bidegileak (Euskara - Castellano): Joan Inazio Goikoetxea Gaztelu

124) Liburu-iruzkina: Meaulnes Handia, Alain-Fournier

125) Gizarte-iruzkina: Prostituzioari buruz

126) Euskarari buruzko gogoeta bat: Arrautza ala Oiloa?

127) Liburu-iruzkina: Frankenstein

128) Liburu-iruzkina: Euli-giro, Uxue Alberdi

129) Aspaldiko partez, banuen gogoa Luis Harnaburu Altunarekin izan nuen harremanari buruzko gogoetatxo bat edo beste egiteko. Hementxe duzue, beraz: Luis Haranburu Altuna eta biok

130) Trintxerpeko suteari su gehiago botatzeko asmorik gabe esandako zenbait hitz: Incendio de Trintxerpe

131) Liburu-iruzkina: Kristalezko begia, Miren Agur Meabe

132) Gustatzen zait noizero-noizero nire profil politikoaren gainean zehaztasun bat edo beste ematea. Hona hemen beste holako bat: Matizaciones

133) Azken boladan, batzuk tematu dira erakusten euskal abizen askotxoren atzean "espainiartasun lexikala" dagoela, baina astakilo horiek ez dira ohartu ere egin horrekin frogatzea lortu duten gauza bakarra dela erdal abizen askoren atzean euskararen itzala dagoela. Noski, horrek berriz ere ireki digu bidea gure artean mokoka aritzeko. Eta nik... ez dut gutxiago izan nahi izan: "Zortzi euskal deitura eta zortzi arrazoi oker"

134) Liburu-iruzkina: Alkasoroko Benta, Mikel Taberna

135) Liburu-iruzkina: Agur, Euzkadi, Juan Luis Zabala

136) Gazte-lokalak: Astigarrago Udal Ordenantza Berria. Iritzi-artikulua

137) Locales para Jóvenes: Nueva Ordenanza Municipal de Astigarraga. Artículo de opinión 1 // Artículo de opinión 2

138) Liburu-iruzkina: Errateko nituenak, Pello Salaburu

139) "Je suis Charlie"

140) Film-iruzkina: La Grande Belleza

141) Denok narkotrafikoaren aurka // Tod@s contra el narcotráfico

142) Biba zuek!!

143) Liburu-iruzkina: Ispilu hautsia, Mercè Rodoreda

144) Liburu bati buruzko iruzkina: Les mystères des Landes, Pierre Chavot

145) El tema de los ladridos de perros es todo un clásico. Ahí va mi opinión: Ladridos

146) 2015eko azaroan Parisen izandako atentatuen ondorioz hildakoak gogoan: Paris

147) Word 2013 / 2016: tribulaciones y miserias de un indigno procesador de textos: Word

148) Liburu-iruzkina: Ulises, James Joyce

149) Kolonbiako uretan hondoraturiko altxorra, Alí-Babá eta berrogei lapurrak: Altxorra

150) Tácticas idiotas (empleadas por idiotas) para la creación de puestos de trabajo: Tácticas

151) Kritikari buruzko gogoetatxo bat: Kritikak

152) Hodei Egiluz Diez gogoan: Hodei

153) Marina Menegazzo eta María José Coni gogoan: Marina eta María

154) Mini iruzkina: Giza ezagutzaren printzipioei buruzko tratatua, G. Berkeley

155) Un sueño para Siria

156) Tolerantes, sí, pero no estúpidos

157) Propuesta para la acogida de refugiados sirios (o de donde sean)

158) Urtero bezala, HATSAren 2016ko olerki-bilduman olerkitxo batzuk atera dizkidate: Hatsa2016

159) Ustelkeriaren aurpegi ezberdinak // Las distintas caras de la corrupción: Ustelak // Corruptos

160) Herriko espaloiak apurtutako kristalez josita topatzeaz nazka eginda // Harto ya de ver las aceras de mi localidad llenas de cristales rotos: Dagokionari // A quien corresponda

160) Liburu-iruzkina: Gorilak Lainopean, Dian Fossey

161) Batzuetan, suari su eman behar zaio, nahiz eta erretzeko arriskua izan: Euskaldun zaharra versus erdaldun zaharra

162) Bizirik eraman zituzten, bizirik nahi ditugu! // ¡Vivos se los llevaron, vivos los queremos!

163) Gehiegizko polisemiaren aurka, hizkuntza-zehaztasunaren alde

164) Liburu-iruzkina: Giza ezagutzari buruzko ikerketa, David Hume.

165) Hizkuntzen labirintoetan barna (I).

166) Batzuetan, zeinen tristea den bizitza: "Kim Kardashian pakistandarra".

167) Gogoeta laburra Kim Kardashian "Pakistandarra"ri buruz // Breve reflexión sobre Kim Kardashian "La Paquistaní".

168) Gainpopulazioari buruzko gogoeta // Reflexión sobre la superpoblación

170) Ahal dugu ala ezin dugu, hortxe dago koxka // Podemos o no podemos, ése es el quid de la cuestión.

171) Fidel Castro gogoan.

172) Fidel Castrori buruzko gogoeta laburra / Breve reflexión sobre Fidel Castro: Euskara / Castellano

173) Erraustegiari buruzko zenbait gogoeta: Erraustegia // Algunas reflexiones sobre la incineradora: Incineradora

174) Liburu-iruzkina: Ulises, James Joyce (II)

175) Gessica Notaro, gure elkartasunaren jomugan // Gessica Notaro, objeto de nuestra solidaridad.

176) HATSAren 2017ko olerki-bilduman atera ditudan poematxoak:  Hatsa, 2017.

177) Sasi-bertso bat, txantxetan hartu beharrekoa: Kakanarru.

178) Batzuetan, batek kopetaraino amaitzen du, euskaraz patata nola esan ozta-ozta dakiten baina euskarazko irakaspenak emateko pronto azaltzen  diren mingailuze patetikoez.

179) Hizkuntzen labirintoetan barna (II).

180) Film bati buruzko iruzkina: Udare-pastela izpilikuarekin.

181) Senez aldizkariaren 47. zenbakiari buruzko iruzkin bat edo beste: Senez 47

182) Kataluniari buruzko gogoeta bat / Una reflexión sobre Catalunya: Gogoeta

183) Liburu baten irakurketatik abiatutako gogoetak  / / Reflexiones surgidas a partir de la lectura de un libro ("Gerrak ez du emakume-aurpegirik", Svetlana Aleksievitx).

184) A, zer-nolako kalapita sortu zen, orain dela zenbait hilabete ETBk emandako saio baten harira!

185) The true Wonder Woman: Ahmed Tamimi.

186) Liburu-iruzkina: Gailur Ekaiztsuak, Emily Brontë.

187) Liburu-iruzkina: "Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak", Alice Munro.

188) Reflexión sobre el  medioambiente, los plásticos y los vehículos híbridos: Greenpeace.

189) Liburu-iruzkina: Gatsby Handia, Scott Fitzgerald.

190) Liburu-iruzkina: Epailea eta haren borreroa, F. Dürrenmatt.

191) Hizkuntzen labirintoetan barna (III).

192) Debekaturik dago botere judiziala kritikatzea: Atocha.

193) Zaborrak eta Covid-19: Euskal Herriko zientzialariei galdezka. 

194) Hizkuntzen labirintoetan barna (IV).

195) 2018an Hatsaren Poesia "Olerki BIlduman" argitara ateratako poema: Jainkoak ez zuen existitzen.

196) Je suis Samuel

197) Liburu-iruzkina: Gauez harrizko zubiaren azpian, Leo Perutz

198) Liburu-iruzkina: Erle langileen amodioak, Aleksandra Kollontai

199) Liburu-iruzkina: Atezainaren larria penalti-jaurtiketan, Peter Handke

200) Liburu-iruzkina: A propósito de nada, Woody Allen.

201) Liburu-iruzkina: Erabili goldea hilen hezurren gainetik, Olga Tokarczuk.

202) Liburu-iruzkina: Fiesta, Ernest Hemingway.

203) Liburu-iruzkina: Ulises, James Joyce (III).

204) Liburu-iruzkina: Odolik gabe, Alessandro Baricco.

205) Frantsesa lantzen.

206) Benetan gertatua.

207) Beti arte, Kuxki!

208) Liburu-iruzkina: Kafe  tristearen balada, Carson McCullers (I)

209) Liburu-iruzkina: Kafe tristearen balada, Carson McCullers (II)

210) Horra  zer pentsatzen dudan negazionistei buruz // Esto es lo que pienso de los negacionistas

211) Txakur-izenei buruzko gogoetatxo bat eta txakur izenen zerrenda laburra

212) Liburu-iruzkina:  Hormako atea eta beste ipuin batzuk, H.G. Wells.

213) Askatasuna Nasrin Sotoudeh-rentzat

214) Koalak // Los Koala

215) Salaketa

216) Leherketa demografikoa: seigarren iraungipen masiboa // Explosión demográfica:  la sexta extinción masiva

217) Liburu-iruzkina: Bihotza negar eta irri, Maryse Condé.

218) Ukraina gogoan (01)

219) Ukraina gogoan (02)

220) Ukraina gogoan (03): “Condenar la invasión rusa y apoyar el envío de armas a Ucrania es un mínimo para toda persona de izquierdas”

221) Ukraina gogoan (04)

222) Ukraina gogoan (05)

223) Liburu-iruzkina: Infinitua ihi batean, Irene Vallejo.

224) Liburu-iruzkina: Ekaitza eta beste 34 ipuin, Kate Chopin.

225) Atxaga y Ucrania.

226) Mahsa Amini: un clamor por la justicia y la libertad / Justiziaren eta askatasunaren aldeko aldarria

227) "Contra la OTAN, paremos la guerra y la barbarie capitalista" y bla, bla, bla.

228) Liburu-iruzkina: Winesburg, Ohio, Sherwood Anderson.

229) Liburu-iruzkina: Austerlitz, W.G. Sebald

230) Victoria Amelina gogoan (zure izena iragarpena da).

231) Gaza gogoan

232) Que te vote...

233) La ranita Gustavo se regodea en euskara y castellano.

234)  Genocide in Gaza / Genozidioa Gazan / Genocidio en Gaza

235) Refaat al-Areer gogoan

236) Annie Ernauxen “Emakume Izoztua” itzultzeko EIZIEk iaz proposatu zuen laginaren zati baten euskarapena baino ez da testu labur hau. Orrialdetxo bat, liburuari hasiera ematen diona. Ez nuen lehiaketara aurkeztu. Lor nezakeen emaitzak jakin-mina piztu zidan, besterik gabe. Izango ahal du gure herrialdeko supremazista linguistikoen onespena! Lagina.

237) «Response»

238) This is for you, Hind Rajab, our lovely little Rana.

239) Commemorative words / Palabras conmemorativas

240) Commemorative words / Oroimenezko hitzak

241) Hainbat hizkuntzatan bizitzearen erronkari aurre egin diezaioket, diglosiak berekin dakarren nahasmenduari ere bai, baina ezer gutxi egin dezaket aurreiritzien eta fede txarraren aurka. (Miopeei dedikatua)

242) Liburu-iruzkina: Independentzien eguzkiak, Ahmadou Kourouma.

243)